Futbol zelaia erabiltzeko ordaindu beharreko tasak

Anboto 2009ko aza. 5a, 12:55

Azken udalbatzarrean sozialistek mahaigaineratu zuten futbol zelaia erabiltzeagatiko tasa eguneratzeko beharra, eta alderdi guztiak ados agertu dira asteon onartu duten ordenantza fiskalaren moldaketarekin.

Azken hilabeteetan, inguruko hainbat herritako taldeek eskatu izan dute Solobarria futbol zelaia entrenamendu edo txapelketak bertan egiteko erabiltzea. Inguruko gainerako herrietan erabilpen horregatik Udalek kobratzen dituzten tasekin alderatuta, askoz merkeagoa zen orain arte Zaldibarkoa, eta zerga hori erregulatzen duen ordenantza eguneratzeko beharra ikusi dute Udalean: herritik kanpoko erabiltzaileei partiduko 60 euro eta herriko erabiltzaileei 40 euro kobratzea adostu dute.

Azken udalbatzarrean sozialistek mahaigaineratu zuten futbol zelaia erabiltzeagatiko tasa eguneratzeko beharra, eta alderdi guztiak ados agertu dira asteon onartu duten ordenantza fiskalaren moldaketarekin.

Bestalde, erregulatu barik zegoen beste zerga bat ere –lonjetan etxebizitzak egiteagatik ordaindu beharrekoa– zehazten duen ordenantza aho batez onartu dute Udalean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!