Alegazioei emandako erantzunez

Anboto 2009ko urr. 29a, 12:03

Zati Planaren behin betiko egitasmoa onartzen dutenean, herriko arau ordezkatzaileetan egingo dituzten aldaketei buruz ere aurrerantzean herri-batzarrak deituko dituztela aurreratu dute.

Durangaldeko lurralde antolamenduaren datozen hamasei urteetarako egitasmoa biltzen duen Zati Planari eginiko alegazioei Bizkaiko Aldundiak emandako erantzunak kaleratzeko herri batzarra deitu zuen ezker abertzaleak.

Bertan, Agarren industriagunea eraikitzeko egitasmoaren kontra azken hau bezalako herri batzar batean prestatu eta egindako alegazioak Aldundiak aintzat hartu dituela jakinarazi zieten zaldibartarrei.

Zati Planaren behin betiko egitasmoa onartzen dutenean, herriko arau ordezkatzaileetan egingo dituzten  aldaketei buruz ere aurrerantzean herri-batzarrak deituko dituztela aurreratu dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!