Bake epailea aukeratzeko prozesua abiatu dute

Anboto 2009ko urr. 23a, 13:49

Udalaren webgunean eskuragarri dago, dagoeneko, eskaria egin gura dutenek bete beharreko inprimakia, eta urriaren 30era arteko epea izango dute interesa daukaten herritarrek eskari-orria bete eta Udaletxeko bulegora helarazteko.

Herriko bake epailea eta bake epailearen ordezkoa aukeratzeko lau urterik behingo hautaketa prozesuari ekin diote Udalean. Bake epailea hautatzeko espedienteari hasiera eman diote.

Udalaren webgunean eskuragarri dago, dagoeneko, eskaria egin gura dutenek bete beharreko inprimakia, eta urriaren 30era arteko epea izango dute interesa daukaten herritarrek eskari-orria bete eta Udaletxeko bulegora helarazteko.

Lan eskaintzari buruzko informazio gehiago jasotzeko eta hautagaitza prozesuan sartu ahal izateko bete beharreko eskabide-orria eskuratzeko, udaletxera be jo dezakete interesa daukaten herritarrek, 08:30etik 15:00etara arteko ordutegian. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!