Fermin Balentziaren gaurko kantaldiak iragarriko du XVII. Castet Eguna

Anboto 2009ko api. 23a, 17:20

Orain 72 urte Santamañezar mendian izan zen gerrako frentean erahildako “gudari eta milizianoei omenaldia” egiteko antolatu dute domekako XVII. Castet Eguna. Zaldibarko Castet Elkarteak, Berriz 1936 Gogoratzen, Durango 1936 Gogoratzen, Otxadioko Andikona eta Ahaztuak elkarteek domeka honetarako bigarren urtez elkarregaz antolatu dute oroimenerako eguna.

Antolatzaileen berbetan, “orain 17 urteko arrazoi berberak dituzte aurten ere Castet Eguna antolatzeko”: 1936ko altxamendu militarrari erantzuten, Santamañezar tontorrean zazpi hilabetez eustea lortu zuten guztiei, eta Santamañezarreko erresistentzia jauzi zenean erahil zituzten 40 miliziano eta gudariak omentzea. Errepublika defendatzearren hil ziren Durangaldeko eta Euskal Herriko lagun guztiak gogoan hartu gura dituzte.

Fermin Balentziagaz
Castet Egunaren harira gonbidatuta, apirilaren 24ko 22:00etarako Fermin Balentzia kantautore nafarraren emanaldia antolatu dute Gaztetxean. Memoria historikoagaz lotutako gaiak kantatzen ditu Balentziak; 36  eta 37ko errepresioari buruzko letrak dituen kantak eskaintzera gonbidatu dute Castet Egunaren harira Fermin Balentzia.

Domekan, apirilaren 26an izango da hamazazpi urtean hutsik egin ez duen Santamañezar tontorreko ekitaldia. Santamañezarreko frentean bizitakoa kontatzen duen testigantzen irakurketak egingo dituzte 11:00etan tontorrean, eta txalaparta eta trikiti doinuak ere izango dira ekitaldian. Udaletxeko plazan 10:00etan batzera deitu dituzte antolatzaileek Santamañezarrera oinez joan nahi duten herritarrak, tontorrerantz abiatzeko.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!