Etxebizitza tasatuen araudia aldatzea onartu dute aho batez

Anboto 2009ko api. 15a, 18:33

Apirilaren 8an egin zuten ez-ohiko udalbatzarrean onartu zuten, aho batez, Udalean ordezkaritza duten lau alderdiek orain urtebete onartu zuten prezio tasatuko etxebizitzen ordenantza aldatzea. Etxebizitza tasatu bat eskuratzeko bete behar diren baldintzak “malgutzea” dela aldaketaren arrazoia dio gobernuak.

Apirilaren 8an egin zuten ez-ohiko udalbatzarrean  onartu zuten, aho batez, Udalean ordezkaritza duten lau alderdiek orain urtebete onartu zuten prezio tasatuko etxebizitzen ordenantza aldatzea. Etxebizitza tasatu bat eskuratzeko bete behar diren baldintzak “malgutzea” dela aldaketaren arrazoia dio gobernuak.

Eskola inguruko lursailean eraiki eta azaroan zotz egin zituzten etxebizitzak eskuratzeko “izan den eskari urria” kontuan izanda, diote gobernu taldetik, “etxebizitzok eskuratzea “erraztuko duen mekanismo legala” osatzeari ekin dio Zaldibarko Udalak. Orain arte etxebizitza tasatuen eskuratzea arautzen zuen ordenantzaren aldaketaren alde egin dute, aho batez, Udalean ordezkaritza duten lau alderdiek. Aldaketok aztertu eta garatzerakoan, azaroko zozketaren ondoren herritarrek helarazi zizkieten kexa eta eskariak izan dituztela oinarri azpimarratu dute Gobernu Taldekoek. 

Gobernu Taldearekin ados
Oposizinoko alderdiek ordenantzaren aldaketa “bidezkoa” dela adierazi zuten, eta aurreko ordenantzaren arabera etxebizitza tasatuen zozketan izateko aukerarik izan ez zuten herritarrei aukera zabaltzeko modua dela ordenantza berriak jasoko duena.

Orain barneratutako aldaketerekin, aurreko araudiak zehazten zuen gutxieneko diru-sarreren baldintza ez du jasotzen etxebizitza tasatuen ordenantzak. Zozketan parte hartu ahal izateko baldintzetako bat, bestalde, jadanik ez da beste etxebizitzaren bat jabetzan ez izatea. Ordenantzaren aldaketarekin batera, Autonomia Erkidegoan bizi diren eskatzaile guztiekin zerrenda osatuko dutela aurreratu digute Udalean. 

Behin apirilaren 8an udalbatzarraren gehiengo osoak etxebizitza tasatuen ordenantzaren aldaketaren alde eginda, aurrerantzean baldintza berriok gidatuko dute prezio tasatuko etxebizitzen salerosketa. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!