B motako meningitis kasu bi atzeman dituzte

Anboto 2009ko mar. 26a, 16:01

Astelehen goizean goiz jaso zuten Zaldibarko herri eskolako zuzendaritzan eskolako lau urteko ume bat B motako Meningococoaz kutsatuta zegoenaren berri, Osakidetzatik.

Astelehen goizean goiz jaso zuten Zaldibarko herri eskolako zuzendaritzan eskolako lau urteko ume bat B motako Meningococoaz kutsatuta zegoenaren berri, Osakidetzatik. Egoeraren berri izan zutenean, arin ipini zuten, astelehenean bertan, Osakidetzak halako kasuetarako zehazten duen protokoloa herri eskolan: lau urteko bi geletako haurren gurasoak batzarrera deitu zituzten astelehen eguerdian bertan, eta egoeraren eta hartu beharreko neurrien inguruko azalpenak eman zizkien pediatra batek. Lau urteko bi geletako 25 umeei antibiotikoa eta maisu-maistrei ere tratamentua ipini zieten.

Astean zehar eskolan beste kasu baten konfirmazinoa jaso dutela azaldu digu eskolako zuzendariak, eta hiru eta bost urteko 34 umerekin ere halako kasuetarako osasun zerbitzu publikoak zehazten duen eran jokatu dutela. Osakidetzak zehaztu dien eran, euren esku dauden neurri guztiak hartu dituzte herri eskolako arduradunek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!