Webgune berriztua du Udalak

Anboto 2009ko mar. 12a, 12:59

Eguaztenean, Udaleko batzar aretoan egin zuten aurkezpenean, enpresa horretako arduradunak egin zuen webgune berriak eskaintzen dituen aukeren erakustaldia.

Orain zortzi urte inguru ipini zuten Zaldibarko Udalaren sareko gunea martxan, eta, erabiltzaileen gaur egungo eskakizunak asetzeko zenbait berrikuntza egiteko beharra ikusita, Innova enpresa gipuzkoarrari egin zioten enkargua. Eguaztenean, Udaleko batzar aretoan egin zuten aurkezpenean, enpresa horretako arduradunak egin zuen webgune berriak eskaintzen dituen aukeren erakustaldia.

Erabilterraza eta azkarra

Gunearen diseinuan izan duten helburu nagusia herritarrentzako erabilterraza eta azkarra litzatekeen espazioa sortzea izan da, azaldu dutenez. Horretarako, bisitariendako erakargarriak izango direlakoan, hainbat edukigaz hornitu eta eguneratuko dute www.zaldibar.org. Menu nagusian Udala, Gure Herria, Kultura, Albisteak eta Galeria atalak zehaztu dituzte.

Atalotan murgilduta, Udalaren kontratazinoen baldintza-orriak, herriaren kale izendegia eta herriko jaien zein agendako hitzorduen berri aurkituko dute webgunearen erabiltzaileek.
Herritarrek Udalean egin beharreko hainbat tramite internet bitartez egiteko aukera ere eskaintzen du webgune berrituak, eta askotariko zerbitzuetarako loturak ere batu dituzte Udaleko webgunean; Bizkaibus eta Euskotren, kasurako. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!