Bere aurrekontu proposamena aurkeztu du Gobernu Taldeak

Anboto 2009ko ots. 19a, 13:02

Datorren astean edo hurrengoan udalbatzarrera eroango duen 2009ko aurrekontu proposamenaren aurkezpenera deitu ditu Idoia Mendiolagari alkateak hedabideak gaur.

Datorren astean edo hurrengoan udalbatzarrera eroango duen 2009ko aurrekontu proposamenaren aurkezpenera deitu ditu Idoia Mendiolagari alkateak hedabideak gaur. Eta azaldu duenez, “krisiaren eragina” nabari duten aurrekontuak dira gobernu taldeak hurrengo udalbatzarrera eramango dituenak.

Aurtengo urterako Udalaren kutxan lau milio euroko sarrera-irteerak espero dituztela jasotzen duen aurrekontua da, inbertsioetarako milio terdi euroko diru-atala aurreikusten duena. Aurten garatu asmo dituzten inbertsio  nagusiak, Gatzaga auzoari dagozkionak dira bi: 620.000 euro bideratzea espero dute Gazagako bide zaharraren konponketara eta auzoko saneamenduko lanetara. Diru-atal txikiagoarekin, baina inbertsiorako asmoen artean daude Udal liburutegiaren lekualdatzea, Bilbo etorbidea atontzea, eta Udaletxeko birgaitze lanak aurrera eramatea.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!