Otsailaren 3rako deialdia

Anboto 2009ko urt. 30a, 13:51

Emakume eta gizonen arteko berdintasun plana zehaztu orduko, diagnosia egiteko antolatu dituzte lan-mahaien batzarrak.

Emakume eta gizonen arteko berdintasun plana zehaztu orduko, diagnosia egiteko antolatu dituzte lan-mahaien batzarrak.

Arloetan banatuta, sei lan-mahai deitu dituzte otsailaren 3rako: Kultura, Hezkuntza, Lana, Gizarteratzea, Osasuna, Hirigintza eta Ingurumenari buruzko taldeak batuko dira Udaletxeko bilkura-aretoan. Edozein herritarren parte hartzera zabalik dauden batzarren ordutegiak eta gonbidapenak luzatu ditu Udalak:

- Kultura: 15:00-15:30
- Hezkuntza: 15:30-16:00
- Lana: 16:00-16:30
- Gizarteratzea: 17:00-17:30
- Osasuna: 17:30-18:00
- Hirigintza eta ingurumena: 18:00-18:30

Kultura, Hezkuntza, Lana, Gizarteratzea, Osasuna, Hirigintza eta Ingurumena arloetan banatu dute otsailaren 3ko lan-programa: emakume eta gizonen arteko berdintasun plana osatu ahal izateko diagnosia egiteko programa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!