Idoia Mendiolagarai proposatu dute alkate izateko

Anboto 2009ko urt. 28a, 11:35

Idoia Mendiolagarai, alderdi jeltzaleak hauteskundeetara aurkeztu zuen zerrendan hirugarren joan zena proposatu du jeltzaleen Zaldibarko Batzordeak alkate izateko.

Idoia Mendiolagarai, alderdi jeltzaleak hauteskundeetara aurkeztu zuen zerrendan hirugarren joan zena proposatu du jeltzaleen Zaldibarko Batzordeak alkate izateko. Herriko batzokian egin duten agerraldian, azken hamar urteotan alkate karguan jardun duen Igor Barrenetxea-Arandok, Nerea Garitagoitia alkateordeak, Udaleko batzorde buru Alberto Aranzibiak, eta alkate izateko gobernu taldeak aurkeztuko duten Idoia Mendiolagaik hartu dute parte.



Hamarkada honetan alkate karguan jardun duen Igor Barrenetxea-Arandok berrikuntza eta sustapen ekonomikoan diharduen Bizkaiko Aldundiko Bizkailur sozietatean jarduteko eskaintza onartu duenez, “Udaleko karguen berrantolaketa” egin dutela azaldu du prentsaren aurrean EAJko Udal Batzordearen izenean Alberto Aranzibia presidenteak.

"Ilusioz eta lanerako gogoz"

Azken legegintzaldi honetan Zaldibarko Udalean bete duen zinegotzi karguarekin lez, “ilusioz eta lanerako gogoz” hartuko duela alkatetza azaldu du Mendiolagaraik. Azken urteetan egin duen moduan, talde lana oinarri hartuta jardungo dabela Udalean aurrerantzean ere, azaldu du Idoia Mendiolagaraik.

Batzorde jeltzaleak berarengan jarritako konfidantza eskertu gura izan du alkate berria izango den, eta alkatetzan lanaldi osoko dedikazioarekin jardungo duen 47 urteko emakume zaldibartarrak (egun Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkari ere badenak).

Udaleko gobernu taldea osatzen duten beste alderdiekin adostu dutenez, laster izango den udalbatzarrean aurkeztuko dituzte bai Barrenetxea-Arandoren kargu uztea, eta baita Mediolagarairen kargu-hartzea ere. Kargu uztea asteon aurkeztuko duen Barrenetxea-Arandok aldiz, “herriarekiko konpromezua berdin mantenduko dut”, aipatu du, eta aurrerantzean zinegotzi lez arituko dela hemendik aurrera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!