Nekazaritza eta artisautza, domekan Euskal Herria kalean

Anboto 2008ko abe. 12a, 12:45

Domekan, abenduaren 14an izango da Euskal Herria kalean antolatzen duten Neguko Azokaren XI. edizioa. Baserriko askotariko produktuek atondutako 29 erakusmahai izango dira.

Domekan, abenduaren 14an izango da Euskal Herria kalean antolatzen duten Neguko Azokaren XI. edizioa. Baserriko askotariko produktuek atondutako 29 erakusmahai izango dira. Besteak beste; barazkiak, frutak eta okelarekin egindako produktuak, landareak, txakolina, ogia eta gozogintza, eta eztia eta gazta izango dira.

Erakusmahaietako 5ean, artisautzako produktuak izango dira, eta postuetako 4 zaldibarko baserrietatik ekarritako produktuz atonduko dituzte. Erakusketarako ezezik, ohitura denez lehiaketa izango da, eta produktu onenak hautatuko ditu epaimahaiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!