Trikitilari gazteen artean Bengoetxea eta Errandonea garaile

Anboto 2008ko abe. 2a, 09:34

Joan zen domekan Zaldibarren jokatutako Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XVII. Txapelketa Eneritz Bengoetxea donostiarrak eta Edurne Errandonea andoaindarrak irabazi zuten.Bikote gipuzkoarrak 330 euro eta garaikurra eskuratu zituzten. Gainera, Bizkaiko Trikitixa ondoen jotzeagatik ematen duten sari berezia ere eskuratu zuten. Errandoneak txapelketako pandero-jole onenaren saria jaso zuen. Bigarren postuan Amaiur Luluaga (Anoeta) eta Nerea Lertxundi (Aia) gelditu ziren.

Joan zen domekan Zaldibarren jokatutako Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XVII. Txapelketa Eneritz Bengoetxea donostiarrak eta Edurne Errandonea andoaindarrak irabazi zuten.Bikote gipuzkoarrak 330 euro eta garaikurra eskuratu zituzten. Gainera, Bizkaiko Trikitixa ondoen jotzeagatik ematen duten sari berezia ere eskuratu zuten. Errandoneak txapelketako panderojole onenaren saria jaso zuen. Bigarren postuan Amaiur Luluaga (Anoeta) eta Nerea Lertxundi (Aia) gelditu ziren.

1. Eneritz Bengoetxea (Donostia) eta Edurne Errandonea (Andoain): 101,5 puntu. SARIA: 330 euro eta garaikurra.
2. Amaiur Luluaga (Anoeta) eta Nerea Lertxundi (Aia): 91 puntu. SARIA: 265 euro eta garaikurra.
3. Edurne Errandonea (Andoain) eta Ander Beldarrain (Orio): 90,7 puntu. SARIA: 230 euro eta garaikurra.
4. Ander Zabaleta (Gasteiz) eta Eneritz Urrutia (Arrasate): 90,3 puntu. SARIA: 200 euro.
5. Joseba Iztueta eta Iban Maiz (Gabiria): 87,2 puntu. SARIA: 165 euro.
6. Monik Valor eta Eider Iraola (Zestoa): 85,7 puntu. SARIA: 110 euro.
7. Irati Ugalde eta Amaia Mujika (Hernani): 82,2 puntu. SARIA: 110 euro.
8. Leire Esnaola eta Maialen Santa Kruz (Andoain): 79,3 puntu. SARIA: 110 euro.

Sari bereziak:
- Bizkaiko Trikitixa ondoen jo zuen bikotea: Eneritz Bengoetxea eta Edurne Errandonea.
- Pandero-jole onena: Edurne Errandonea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!