Jaiak epeldutako asteburua

Anboto 2008ko aza. 28a, 12:02

Gaur, 19:00etan jaurtiko duten txapliguak iragarriko du Neguko San Andres jaien hasiera, eta trikitilari eta buruhandiek girotutako kalejira izango da ondoren, eta “traka mundiala” izango da Gaztetxean 19:30etan.

Gaur, 19:00etan jaurtiko duten txapliguak iragarriko du Neguko San Andres jaien hasiera, eta trikitilari eta buruhandiek girotutako kalejira izango da ondoren,  eta “traka mundiala” izango da Gaztetxean 19:30etan. Presoen aldeko kontzentrazinoa, luntxa, AHTaren inguruko bideo emanaldia eta mus txapelketa antolatu dituzte Gaztetxean gaur, eta bazkaria, poteoa eta Kruders eta Disorders taldeen kontzertuak zapaturako.

Jai egunak aprobetxatuta, Ilargi taldeak antolatutako XVIII. Argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa izango da udaletxe zaharrean, eta ume zein nagusiendako prestatutako ekitaldiak ere izango dira: ume eta gaztetxoendako parkea izango da zapatu arratsaldean kiroldegian, eta Arku-tiro txapelketaren XI. sariketa domeka goizean.

Parrokian bestalde, Mallabia eta Zaldibarko abesbatzen kantaldia izango da zapatuan 20:00etan,  eta Euskal Herriko Trikitilari Gazteen finala domeka arratsaldeko 17:30etan. 

Egitaraua

Azaroak 28, BARIKUA:
18:00-20:00: XVIII. Argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa udaletxe zaharrean, Ilargi Argazki taldeak antolatuta.
18:00etan: Pintxoen eguna, Helmuga elkarteak antolatuta.
19:00etan: Udaletxetik San Andres jaien hasiera iragartzeko txapligua jaurtiko da. Segidan, kalejira, Koral elkarteko trikitilariekin eta buruhandiekin.

Azaroak 29, ZAPATUA:
12:00-14:00: XVIII. Argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa udaletxe zaharrean, Ilargi Argazki taldeak antolatuta.
16:00-19:30: Ume eta gazteentzako parkea polikiroldegian.
19:30-20:30: Umeentzako dantzaldia eta txokolatea polikiroldegian.
18:00-20:00: XVIII. Argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa udaletxe zaharrean, Ilargi Argazki taldeak antolatuta.
20:00etan: Mallabiko abesbatzaren eta Zaldibarko Koralaren emanaldia San Andres parrokian.

Azaroak 30, DOMEKA:
9:30-14:00: Arku-tiro txapelketa, XI. San Andres saria, polikiroldegian, Arku taldeak antolatuta.
11:00etan: Kalekira Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketan parte hartutako trikitilariekin.
11:00-13:00: Eskalatzeko horma umeentzat.
12:00-14:00: XVIII. Argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa udaletxe zaharrean, Ilargi Argazki taldeak antolatuta.
12:00etan: Meza Nagusia San Andres parrokian, Koralak lagunduta.
14:00etan: Jubilatuentzako bazkaria Goierriko auzo etxean.
17:30ean: Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XVII. Txapelketako finala frontoian.


Gaztetxean

Azaroak 28, BARIKUA
19:00: Txuponazoa udaletxe aurrean.
19:30: Traka Gaztetxean.
20:00: Presoen aldeko azken ostirala udaletxean, eta ondoren Luntxa gaztetxean.
21:00: AHT-ren inguruko bideo emanaldia gaztetxean.
22:00: Gaztetxeko III. Mus txapelketa.

Azaroak 29: ZAPATUA:Baserritar eguna

14:00: Bazkari herrikoia gaztetxean. Ondoren bakarrizketa saioa.
16:30: Familia argazkia.
18:00: Kantupoteoa, trikitilariek girotuta.
23:00: Disorders (Zaldibar) eta Kruders (Abadiño) taldeen kontzertuak

Baserritar egunean denok baserritar jantzita etortzera animatu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!