Inguruko herrietako igerilekuetako erabiltzaileei

Anboto 2008ko urr. 16a, 12:39

Igerilekuak erabiltzeko inguruko herrietara joan behar izaten duten herritarrei herri horrietan erroldatuta ez egotearren ordaindu behar izaten duten diru-diferentzia bueltatuko diete.

2008an Abadiño, Berriz, Eibar, Elorrio, Ermua eta Durangoko kiroldegietako igerilekuak erabiltzen dituzten zaldibartarrek diru-laguntzak eskatu ditzaten aukera emango dute urriaren 31 bitartean. Igerilekuak erabiltzeko inguruko herrietara joan behar izaten duten herritarrei inguruko herri horrietan erroldatuta ez egotearren ordaindu behar izaten duten diru-diferentzia bueltatuko die Udalak, beraz. 

Urriaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko dituzte eskabide eta agiriak interesdunek: Udalean emango diten eskabide-orria, eskatzailearen NANaren fotokopia eta igerilekuetako ordainketen agiriak dira aurkeztu beharrekoak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!