Lagunarteko partidu batekin inauguratu dute zelai berria

Anboto 2008ko urr. 9a, 10:38

Eibarren kontrako lagunarteko partidua jokatu zuen herriko Zaldua taldeak: emaitza, 0-7 Eibarko taldearen alde.



Martitzenean izan da belar artifizialeko Solobarria zelaiaren inaugurazio ekitaldi ofiziala. Jose Luis Mendilibar Valladolid futbol taldeko entrenatzaile zaldibartarrak egindako ohorezko sakeak abiatu zuen martitzeneko ekitaldia. Herritar guztiak gonbidatuta zeuden inaugurazio ekitaldian, Eibarren kontrako lagunarteko partidua jokatu zuen ondoren herriko Zaldua taldeak: emaitza, 0-7 Eibarko taldearen alde.

Ekitaldira gonbidatutako inguruko herrietako ordezkariak eta eskualdeko futbol taldeetakoak ere batu ziren urriaren 7ko Solobarria zelaiko inauguraziora, eta Zaldua futbol taldeko 10 lehendakari ohiak ere gonbidatu bereziak izan ziren.

Aurrerantzean, Zalduako taldeen entrenamendu eta partiduetara batuko dira Solobarria zelaian jokalari eta herritarrak, behin inaugurazio ofiziala eginda. Udan lanak amaituta, erabilgarri dute, beraz, belar artifizialeko zelaia.   
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!