Sari banaketa liburutegian

Anboto 2008ko urr. 9a, 10:31

Lehenengo saria Roberto Macho zaldibartarrak eta Santi Etxebarria bigarrena jaso dute helduen sailean. Gaztetxoenean, berriz, Garazi Garciari eman diote saria.

Herriko  liburutegian egin zuten, joan zen urriaren 2an, aurtengo udan lehenengoz antolatu duten postal lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Bertan jaso zituzten jagokezen sariak lehenengo saria jaso duen Roberto Macho zaldibartarrak (asteburu bat nekazal turismoko etxe batean eta 100 euro irabazi ditu) eta bigarren izan den Santi Etxebarria zaldibartarrak (60 euroko saria). Gaztetxoen sailean, berriz, Garazi Garcia durangarrari eman diote saria.


 
Herritarrek hainbat txokotara egin dituzten askotariko bidaien isla izan dira lehiaketara aurkeztutako 27 postalak; Baiona, Londres, Kanada, Italia eta beste hainbat herrialde eta lekutakoak.

Jasotako lan guztiak batuta, erakusketa antolatu dute Herri Liburutegian. Postala bera polita izateaz gainera, bertan jasotako deskribapen eta azalpenak ere interesgarri eta bereziak izatea hartu du kontuan epaimahaiak lehenengo edizio honetan. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!