Urriaren 7an egingo dute inaugurazio ekitaldia

Anboto 2008ko urr. 2a, 13:15

Futbol zelaia erabilgarri dagoela, lehenengo partidua eta inaugurazio ekitaldia izango dena aurkeztu dute: urriaren 7an, 19:00etan hasiko den ekitaldian, Valladolid futbol taldeko entrenatzaile Jose Luis Mendilibar da ohorezko sakea egiteko gonbidatu dutena.

Uda honetan udalbatzarrean hala erabaki zutenetik, Solobarria izena daukan belar artifizialeko futbol zelaian lehenengo partidua jokatuko dute martitzen arratsaldean. Herriko Zaldua taldeak denboraldiko lehenengo entrenamenduak bertan egin ditu, izan ere, futbol zelai berria egokitzeko lanak amaituta dituzte udaz geroztik. Futbol zelaia erabilgarri dagoela, beraz, lehenengo partidua eta inaugurazio ekitaldia izango dena aurkeztu dute: urriaren 7an, 19:00etan hasiko den ekitaldian, Valladolid futbol taldeko entrenatzaile Jose Luis Mendilibar da ohorezko sakea egiteko gonbidatu dutena.


 
Jose Luis Mendilibarrek ohorezko sakea egingo du, eta ondoren herriko taldeak, Zalduak, eta Eibar taldeak lagunarteko partidua jokatuko dute. Urriaren 7an Solobarrian ospatuko den inaugurazio ekitaldian parte hartzera, baina, politika eta kirol arloko ordezkari ugari ere gonbidatu dituzte.
 
Udalerrietako alkateak, inguruko futbol taldeetako lehendakariak, Foru Aldundiko eta BBK-ko ordezkariak, Bizkaiko Futbol Federazioa eta Arbitroen Federazioa izango dira inaugurazioan, Zaldua taldeak izan dituen hamar lehendakariak ez ezik: Jabier Zuloaga, Jose Ignacio Egia, Karmel Gisasola, Elias Alonso, Estanis Gallastegi, Jose Luis Tadeo, Arkaitz Padilla, Eustaquio Millan, Jose Ignacio Zuloaga, Angel Garate eta egungo lehendakari Eva Fernandez.

Urriaren 7an inauguratuko duten belar artifizialeko Solobarriak harmaila estaliak, jokalari eta arbitroentzako aldagelak, gimnasio berria eta bulegoak ditu. Proiektuak 1,8 milioi euroko aurrekontua izan du aldakuntza batzuk egin dituztelako; hasierako egitasmoak jasotzen zuena baino 200.00 euro gehiago. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!