Azaroan ekingo diete biribilgunearen lanei

Anboto 2008ko urr. 2a, 13:03

Lehiaketara aurkeztutako bost enpresen arteko bati esleitu diote Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek, aho batez, Olazar futbol zelaia zenean bilibilgunea egiteko ardura. Azaroan ekingo diote herrigunerako sarrera berria eraikitzeko lanen bigarren fasea amaituko duten lanoi.

Lehiaketara aurkeztutako bost enpresen arteko bati esleitu diote Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek, aho batez, Olazar futbol zelaia zenean bilibilgunea egiteko ardura. Asteon Barrenetxea-Arando alkateak azaldu duenez, azaroan ekingo diote herrigunerako sarrera berria eraikitzeko lanen bigarren fasea amaituko duten lanoi.



Hasierako epeei dagokienez, atzerapenak izan direla onartu du Udalak. Alkateak dioenez, Solobarria zelaia atontzeko lanen amaierak eragin du atzerapena; alkate jeltzaleak nabarmendu duenez, Udalak konpromisoa hartu zuen Zalduako taldeek partiduak non jokatu izan arte Olazarren hasi beharreko lanak ez abiatzeko. Urrian inauguratuko duten Solobarria erabilgarri dagoelako hasiko dituzte, beraz, Olazarren biribilgunea eraikitzeko 342.200 euroko aurrekontua izango duten lanak.

Industrigunerako sarbide

Gatzaga auzorako eta industrigunerako sarbidea izango da Egañako bidearekin lotunea izango den Olazarko biribilgunea. Horrenbestez, Euskal Herria kaleko sarbidearen ordezkoa izango da herrigunetik aldenduago dagoen hau, eta industrigunera joan-etorriak egiten dituzten kamioien trafikoa saihesteko funtzioa izango du.

Herrirako sarrera berriarekin, herriko erdigunea ardazten duen Euskal Herria kaleko trafikoa “arintzea” da helburu nagusia eta, Barrenetxea-Arandok berak azpimarratu duenez, kalea oinezkoendako atontzeko modua eskainiko du. Herriko kale nagusia den Euskal Herriak jasaten duen gehiegizko trafikoaren arazoa konpontzeko pauso moduan azaldu du Udalak.        
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!