Ikasturte berrirako prest

Anboto 2008ko ira. 25a, 10:47

Urriaren 3an izango da Udaleko Euskara Zerbitzuak martxan ipinitako Gaztelekuaren inaugurazino ekitaldia.

Urriaren 3an izango da Udaleko Euskara Zerbitzuak martxan ipinitako Gaztelekuaren inaugurazino ekitaldia. 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduriko eskaintza da Gaztelekua, eta asteburuetarako hainbat proposamen batzen ditu: ikastaroak, tailerrak eta irteerak, besteak beste. Deialdi zabala egin dute bariku, zapatu eta domeketako hitzorduetara interesa duen gazte jente guztia hurreratu daiten.

Lehenego zita datorren barikukoa da, beraz: urriaren 3ko inaugurazioa; Gazte Olinpiadak izango dira, berriz, zapatuan. Ondorengo asteburuetan, tatuaia tailerra eta drogei buruzko mahai-ingurua izango dira  Gaztelekuan. Lagun artean ondo pasatu eta gazteen artean harremanetan egoteko orduak izango dira barikuetako 17:00etatik 20:30era bitartekoak eta domeketako 16:30etik 20:30era bitartekoak.

Liburutegiko udazkena
Udazkenerako, irailerako, Udako Liburua lehiaketa antolatu dabe Liburutegiko arduradunek; udan irakurritako liburu onena hautatzean datza lehiaketa hori. Zinemaldiko egunekin bat eginda, berriz, bihar arte ikusgai dago liburutegian Zinea eta literatura erakusketa. Urriaren 1etik 15era, bestalde, perretxikoen liburuen erakusketa izango da Liburutegian ikusgai, asteon aurreratu dutenez.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!