Behargin bat larri zauritu da lan istripu batean

Anboto 2008ko ira. 11a, 15:21
Larri zauritu da asteon behargin bat Zaldibarren bere lantokian izandako lan istripuan. Eskuko eskorga batean hanketariko bat harrapatu zuen 38 urteko K. M. beharginak, eta Galdakaoko erietxera eroan behar izan zuten, zauria artatu ahal izateko. Halaxe jakinarazi dute DYAko ordezkariek.

Joan den martitzenean izan zen ezbeharra, 12:30 inguruan. Hala ere, oraindino ezin izan dute argitu zerk eragin zuen istripua. Zaldibarren behar egiten zuen baina Bilboko bizilaguna da lan istripuan zauritu den behargina.

Hamar istripu

2008an, gutxienez, hamar istripu gertatu dira Durangaldean. Istripu horietan hiru izan dira hildako langileak. Durangon hil ziren behargin bi lanean zihardutela izandako istripuan eta hirugarrena Abadiñon izandako istripuan hil zen.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!