
Irudian beltzez inguratuta ageri diren hiru bloke horiek berrogeita sei etxebizitza horietariko baten jabe egin gura dutenek astelehen, eguazten eta barikuetan 12:30etik 14:30era bitartean aurkeztu beharko dituzte eskari eta agiriak udaletxean bertan. Udal ordezkariek aurreratu dutenez, zozketa azaroan egitea aurreikusi dute.
Bakoitzak 16 etxebizitza izango dituzten hiru etxebizitza bloke dira azaroan zozketatuko dituztenak; logela bateko promozioko sei etxebizitza, logela biko 19 etxebizitza eta hiru logelako 21 etxebizitza. Merkeenak 138.000 euroko prezioa izango du eta 230.000, berriz, garestienak. Alkateak berak azpimarratu gura izan duenez, garajea eta trastelekua ere izango dute prezio tasatuko etxebizitza hauek.
Zaldibarren erroldatutako herritarrek izango dute zozketan lehentasuna, Barrenetxea-Arandok azpimarratu duenez, eta horreen ondoren Durangaldeko beste herrietakoek. Urrian, egindako eskarien azterketa egin ondoren, azarorako itxaroten dute etxebizitza erosiko dutenen behin betiko zerrenda egitea.