
Leku publikoei izenak ezartzerakoan jarraitzen duten irizpidea jarraituta –kaleak izendatzeko ere erabiltzen dutena–, aukeratu dute izen hau alkateak dioenez, “toponimia galdu ez dezagun eta urte askoan iraun dezan”.
“Alderdi politiko bakoitzak bere proposamena ekarri zuen batzarrera, baina azkenean aho batez onartu genuen Solobarria izena”, dio Igor Barrenetxea-Arango alkate jeltzaleak.
“Denboraldi barria futbol zelai berrian abiatuko dute Zalduako taldeek”, ziurtatu dute asteon Udaleko ordezkariek. Entrenamenduak jada bertan egiten dihardutela nabarmendu du alkateak, eta obra guztietan hain ohikoak diren amaierako ikutuak bakarrik falta direla.
Zelai berriaren inaugurazioa, denboraldia hasi aurretxoan egin gura dute, eta egun horretako ekitaldiak lotzeko lanean dihardute hainbat talderekin harremanetan ipinita.