Liburutegiak eta Euskara Sailaren ekimenez

Anboto 2008ko uzt. 3a, 15:30

Irailaren 19ra arte jasoko dituzre Liburutegian lehiaketara aurkezten diren postalak

Udal Liburutegiak eta Euskara Zerbitzuak elkarlanean, lehenengoz antolatu dute Postal Lehiaketa. Liburutegian egiten dituzten bestelako lehiaketa eta proposamenen osagarri, beraz, uda honetarako Postal Lehiketa izango da. Proposamena oporretan dagoenak herriko Liburutegira postal bat bidaltzea da, oporretan non izan den erakutsiz; hori guztia euskaraz, noski.

Lehiaketan gauza bi baloratuko dituztela aurreratu dute antolatzaileek: postala polita izatea eta egondako oporretako leku horren deskribapena tentagarria izatea. Postal batean sartzen dena ondoen aprobetxatuta, lekuak, jendea eta ekarritako inpresio pertsonala aipatuz osatu daitezke deskribapenak

Irailaren 19an ipini dute muga, eta posta zerbitzu arruntez bidali behar da postala, zigilu eta guzti, helbide honetara: Postal Lehiaketa, Zaldibarko Udal Liburutegia, Diputazio plaza, 1. 48250.

Sari bi banatuko dituzte: 100 euro edo 2 lagunentzako asteburupasa landetxe batean onenarentzat, eta 60 euro bigarrenarentzat. 16 urtetik beherakoentzako saria, barriz, 30 euroko erosketa txartela izango da. Sari banaketa urrian egingo dute, Udal Liburutegian bertan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!