XXV. edizioa izango da domekakoa

Anboto 2008ko eka. 26a, 11:05

XXV. Argazki Rallyko eguna, goizean goizetik abiatuko dute parte-hartzaileek: Ilargi Argazki Taldeak Olazar kalean (futbol zelaian) daukan egoitzan eman beharko dute izena

Euskal Herri osoko argazkilariak batu zituen igaz Ilargi Argazki Taldeak antolatutako lehiaketak. Hainbat bazterretatik etorri ziren Zaldibarko XXIV. Argazki Rallyan parte hartzera, eta rallya egiten mende laurden beteko dauen urte honetan, litekeena da argazkilari afizionatu gehiago batzea, momentu bereziak euren kameratan gorde guran datozenak.

XXV. Argazki Rallyko eguna, goizean goizetik abiatuko dute parte-hartzaileek: Ilargi Argazki Taldeak Olazar kalean (futbol zelaian) daukan egoitzan eman beharko dute izena, 08:30etik 09:30era; diapositiba modalitatean parte hartzeko 10 euro ordaindu beharko dira, eta 5 argazkiak digitalean egingo badira. Nabarmentzekoa da zaldibartarrek izena ematea ordaindu beharrik barik dohainik izango dutela parte hartzeko aukera.  Modalitate bi izango dira lehiaketan parte hartzeko: koloretako diapositibak (35 mm) edo formatu digitalean (jpg formatuan) aurkeztu ahalko dira argazkiak.

Domekako hitzorduan jokoan izango diren sariak, 100 euroko lehenengoa, 75eko bigarrena eta 50 euroko hirugarren eta herriko saria dira. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!