Sariak jaso dituzte irakurle gazteek

Anboto 2008ko eka. 26a, 11:02

Txapelketak oso harrera ona izan duela irakurleen artean diote antolatzaileek, eta denera 18 lagunek hartu duela parte



Emma Villena, Laura Castrillo, Irati Mujika, Helene Hernández, Lorena Bados eta Irati Herreros dira argazkikoak. Zaldibarko Liburutegiak bigarren urtez antolatu duen irakurle txapelketako irabazle izan direnak. Iragan astean, Liburutegian bertan jaso zituzten neskatoek sariak.

Gaztetxoenen artean irakurtzeko ohitura eta gustua barneratzeko helburuarekin antolatzen dituzten bestelako ekimenen helburu berberarekin abiatu zuten Txapelketa hau iragan martxoan. Azken hiru hilabeteetan txapelketan izena eman duten parte-hartzaileek liburu bat irakurri duten bakoitzean fitxa bat bete izan dute, liburua irakurri dutela erakusteko.

Txapelketak oso harrera ona izan duela irakurleen artean diote antolatzaileek, eta denera 18 lagunek hartu duela parte; iaz baino gehiagok. Lehiaketak akuilaturik, guztira, 150 liburu baino gehiago irakurri ei dituzte hilabete hauetan. Liburutegiko lehiaketan parte hartzeak bultzatuta, eta arduradunak nabarmendu duenez, ohikoa baino bost bider gehiago irakurri du askok.

Parte-hartzaile bakoitzak 30 liburu baino gehiago irakurri ditu hiru hilabeteotan, eta kamisetak, agendak eta motxilak jaso dituzte sari moduan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!