Lanak luzatzea ekarri duten zenbait aldaketa

Anboto 2008ko eka. 12a, 11:02

Azken urteetan, herriko aurrekontuetan inbertsioetara bideratutako diru multzorik handiena jaso izan duen proiektua da futbol-zelai berria




Aho batez onartu dute futbol-zelaiko lanen gauzatzea atzeratuko duten zenbait aldaketa egitea futbol-zelai berriaren egitasmoan.

Ondorioz, eta aurreratu dutenez, abuzturarte luzatuko dira lanak. Azken urteetan, herriko aurrekontuetan inbertsioetara bideratutako diru multzorik handiena jaso izan duen proiektua da futbol-zelai berria. Egitasmoan barneratu behar izan ditueen aldaketa hauexek dira hain justu, futbol-zelai berriaren lanen bukaera luzatu dutenak. Barrenetxea-Arando alkatearen berbetan jaso dugunez, futbol taldearen eskariz egingo dituzte aldaketak; lau aldagela barik sei egitea eta bulegoetarako espazioa ere zabaltzea dira moldaketa horietariko batzuk. Lanen kostua 180.000 euro garestituko da ondorioz.

Zaldua taldetik azaldu digutenez, gaian adituak direnek egindako proposamenak eraman zituzten iaz Udalera, “lekua hobeto aprobetxatzeko eta etorkizunean barriro lanak egin beharrik ez izateko”. Denboraldi hau Olazar futbol-zelaian amaitu dute Zalduakoek, baina proiektuan egindako aldaketok lanak atzeratuko dituzten arren, obrak nahikoa aurreratuta daudela, eta abuztuaren 25ean aurredenboraldia zelai berrian hasiko dutela nabarmendu digute zuzendaritzakoek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!