CIE taldeko enpresa horretan 166 behargin inguruk dihardu eta deitutako
lanuzteekin bat egin dute 107 langilek. Enpresa Komitekoek azaldu dutenaren arabera, “lan-hitzarmen ahalik eta arrazoizkoena aurkeztu dugu, enpresarekiko hurreratze-ituna. Hala ere, enpresa beheranzko eskaintzan gogortu da”.Beharginekiko “mespretxu jarrera” salatu dute, oro har %8tik beherako igoera planteatu dutela nabarmenduz. Egoera “guztiz salagarria” eta “asaldagarria” dela diote Egañako langileek.
Enpresak “beherantz negoziatzen” jardun duela salatu dute langileek, eta “arazoa enpresa-estrategian” dagoela: “Urteetako lorpen sozialak ere kendu gura dituzte; errelebo-kontratuak, gaixotasun-bajetan mutuak ez esku-hartzea… Eta gainera, beheranzko eskaintza ekonomikoak egiten dizkigute. Horren kontra borrokatuko dugu”. Diotenez, ez die “batere eskaintza ez sozial ez ekonomikoa” egin.