Eitzaga elkartea egokitzeko

Anboto 2008ko mai. 15a, 10:48

Eitzagako auzotarrek elkarte moduan erabiltzen duten udal eraikinaren berrizte eta egokitze-lanak hasi ditu Udalak.

Eitzagako auzotarrek elkarte moduan erabiltzen duten udal eraikinaren berrizte eta egokitze-lanak hasi ditu Udalak. Udaletik jakitera eman dutenez, “estalkia berriztu, aroztegi-lanak egin eta komunak egokitzeko beharrezko” dira egiten diharduten lanak.

Guztira, 101.746,51 euroko aurrekontua bideratu du Udalak lanak egiteko, eta sei hilabetean amaituko dituztela esan dute.

Berriztatze-lanak amaitu ondoren, udal eraikinaren erabilera orain arte izandakoa izango dela nabarmendu digute udal arduradunek; hau da, Eitzagako auzotarren erabilerarako izaten jarraituko duela Eitzagako elkarteak. Hala ere,  elkartean bazkide sartzea eskatu omen du Udalak, Goierriko elkartean orain urte batzuk egin zuen moduan.

Eitzagako auzotarrek antolatu dituzten ekintzei esker mantendu dela eraikina nabarmendu du Udalak, eta egindako lana eskertu die.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!