Zaldibarren A-8 autobide itxi dute kamioi batek istripua izan ondoren

Anboto 2008ko mar. 27a, 13:50

Gipuzkoako norantzan kamioi batek istripua izan ondoren itxi dute A-8 autobidea Zaldibar parean. Gidaria ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da ezbeharrean, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Erietxera eroan dute.

Enborrak zeramatzan istripua izan duen kamioiak Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Istripua, 11:30ak inguruan izan da eta, ondorioz, batetik, Durangoko ordainlekutik N-634 errepidera desbideratu du trafikoa Ertzaintzak; bestetik, A-8ko beste aldean errei bat ireki du Donostiako noranzkorako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!