Bertan behera utzi dute ohiko batzarra

Anboto 2008ko mar. 27a, 13:38

Ohiko batzar horretan jorratu beharrekoak beste egun baterako utzi dituzte.

18 punturen inguruan jardutea aurreikusita zuten ohiko udalbatzarrean. Maiatzeko hauteskundeez geroztik ordezkaritza duten alderdietako kideek, baina, plenoa bertan behera iztea erabaki dute. Pleno aretoko bi aulkitan jesarrita agertu dira ANVgaz aurkeztu eta legez kanpo utzitako ordezkari biak, “plenoan parte hartu gura” dabela esanez. Barrenetxea-Arando EAJko alkateak batzarraren suspenditu izana azaldu du, “nekatuta gaude, izan ere eurek bilatu baitute dauden egoeran egotea” esanez. Ohiko batzar horretan jorratu beharrekoak beste egun baterako utzi ditue, horrenbestez.


Agarreren inguruan


Plenoa bertan behera itzita, tarte horretantxe komunikabideak deitu ditu Igor Barrenetxea-Arando alkateak, Agarreko egistamoaren kontra herrian egin daben sinadura bilketaren inguruko bere taldearen jarrera azaltzeko. Azaldu duenez, orain aste bete Udalari “batutako sinadurak eman eta alkateagaz batzartzeko eskaria egin aurretik, Plataformako inor ez da udaletxean agertu inongo informazinorik eskatzera”. Gai horren inguruan herrian dagoen “desinformazioa” salatu du alkateak, eta egitasmoa azaltzen duen argazki-muntaketa buzoneatuko dutela laster esan digu. Herriko arau subsidiarioen moldaketa orokorra prestatzen omen dabil Udala, eta Agarreko nekazal-gunea etorkizunean industriara bideratzea planifikatzen dihardutela esan du alkateak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!