Antzerkiaren bitartez erakutsiko dute liburuen erabilgarritasuna

Anboto 2008ko ots. 21a, 12:12
Datorren martitzenean –otsailaren 26an– Ipuinak eta emozio heziketa zikloko azkenengo berbaldia egingo dute Herri Bibliotekan
Datorren martitzenean –otsailaren 26an– Ipuinak eta emozio heziketa zikloko azkenengo berbaldia egingo dute Herri Bibliotekan. Juan Carlos Alonso psikologoaren eskutik izango da, beraz, haurren heziketan ipuinek izan dezketen eragin posiboari buruzko hitzaldia. Izan ere, etenik barik horretantxe dabiltzz liburutegian indar asko egiten: umeak liburutegira gerturatzea lortzeko, literaturaren erabilgarritasuna herritarrei –umeei bai, baina baita guraso direnei ere– erakutsi guran.

Horrela, eta helburu berberagaz, antzerkia izango dabe bariku honetan liburutegian. Liburuzainaren bahiketa izeneko antzezlana izango da, Xoxipe antzerki taldeak ekarriko duena, eta liburuak eta antzerkia hartu-emanean ipiniko dituena. Liburuzain zahar bati gertatutako istorioa da antzezten dabena: liburutegia txukuntzen dabilela, gaizkile bik bahitu eta udaletxeari erreskatea eskatuko deutsie. Bahiketak irauten dauen bitartean, lagun egiten dira bahitzaileak eta bahitua. Gaizkileek liburuak ezagutuko dituzte. Klown erregistroak erabilita haurrengan irakurzaletasuna bultzatzea dute helburua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!