Euskara eta Kultura Kontseilua berreskuratzeko proposamena

Anboto 2008ko urt. 31a, 14:50

Garrantzitsutzat jo dute herriko elkarte eta herritarrek eta Udaleko ordezkariek osatutako kontseilua “berriro funtzionamenduan ipintzea”.

Kalean geroago eta euskara gutxiago entzuten dela esanaz hartu dute hitza aste honetako ohiko batzarrean EAk Udalean dituen ordezkariek. Azaldu dutenez, euren kezka hau non eta zelan aurkeztu jakin ez dutelako egin dute azkenean gaia batzarrera ekartzeko hautua.

Zaldibartarren artean euskara “berreskuratzea” helburu izango duen Kultura eta Euskara Kontseilua “berriro martxan ipintzea” eskatu dute batzarrean. Garrantzitsutzat jo dute herriko elkarte eta herritarrek eta Udaleko ordezkariek osatutako kontseilua “berriro funtzionamenduan ipintzea”. Azkenengo garaian “hiltzen joan da”, azaldu dute, eta “herriko giroa dinamizatzea beharrezkoa da”. Barrenetxea-Arando alkateak proposamena batzarrean barik batzordeetan landu beharrekoa dela adierazo ondoren, gaia batzordeetan eztabaidatzea erabaki dute. Onartu du, hala ere, oraindik jardunean dabilen kontseiluak “baliozko” izateari utzi diola.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!