Behargin bat zauritu da Zaldibarren izandako lan-istripu baten

Anboto 2007ko ira. 20a, 14:58
Zaldibarko LA.R.F beharginak lan-istripua izan du, asteon. Zaldibarko enpresa baten gertatu da ezbeharra, langileak eskua prentsa-hidrauliko baten harrapatu ondoren. Halaxe eman dute jakitera DYAko arduradunek.

Istripua joan zen martitzen goizean gertatu zen eta zauritutako 55 urteko behargina Galdakaoko erietxera eroan zuten DYAkoek, pronostiko erreserbatuarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!