Langile bat hil da Gazaga auzoan, pinu batek azpian harrapatuta

Anboto 2007ko uzt. 26a, 10:30

Pinu batek azpian harrapatuta behargin bat hil da Zaldibarren. DYAk eta Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra, atzo, 16:30ak inguruan gertatu zen.

Pinu batek azpian harrapatuta behargin bat hil da Zaldibarren. DYAk eta Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra, atzo, 16:30ak inguruan gertatu zen.

Gazaga auzoko baso baten gertatu zen istripua, lanean ziharduela. Arbolak mozten ziharduen 43 urteko MI.G.S. gizonezkoa eta haietako batek azpian harrapatu zuen. Jasotako golpearen ondorioz, momentuan bertan hil zen behargina.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!