EAJ eta PSE-EE gobernuan

Anboto 2007ko uzt. 19a, 12:52

Batzordeetariko lau maiatzeko udal hauteskundeetan gehiengoa galdu zuen, baina alkatetzan jarraituko duen EAJ alderdiak gidatuko ditu, eta beste bi batzorde PSE-EE alderdiak kudeatuko ditu

Sei batzordek kudeatuko dute Udala aurrerantzean, Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek adostu dutenez. Batzordeetariko lau maiatzeko udal hauteskundeetan gehiengoa galdu zuen, baina alkatetzan jarraituko duen EAJ alderdiak gidatuko ditu, eta beste bi batzorde PSE-EE alderdiak kudeatuko ditu: gazteria eta kirola, batetik, eta Ongizatea, Osasuna, Kooperazinoa eta Emakumea bestetik. Ordezkari sozialistak adierazi duenez, azkenengo urteetan oposizioan egon eta gero gobernuan egoteko akordioa lortzea erabaki dute. EAJko alkateak, barriz, akordioa beharrezkotzat jo du, datozen urteetan Zaldibarren garatu gura dituzten proiektuen bideragarritasuna bermatzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!