Santamariñe jaiak Goierri auzoan

Anboto 2007ko uzt. 12a, 14:19

Uztailaren 17an, martitzenean, 20:00etan altxatuko dute Goierriko Santamariñeko jaien hasiera adieraziko dauen txopoa

Uztailaren 17an, martitzenean, 20:00etan altxatuko dute Goierriko Santamariñeko jaien hasiera adieraziko dauen txopoa, eta auzoko jaiak iragarriko dituen txapligoa ere botako dute. Domekara bitartean, goizean goizetik, ume nahiz nagusiagoei zuzenduriko hainbat ekimen izango da.

Kontzertuak, bolo-jokoa eta sardina-jana, bakailao eta paella txapelketa, afaria, jaietako argazki erakusketa eta beste hainbatetan parte hartu eta auzoko jaiak gozatzeko aukera zabala da Goierritarrek luzatzen dutena.

Eguaztenean 18:00etan izango dute txikienek jaiak gehien gozatzeko aukera, eurentzako jokoak antolatu dituztelako. Zapatuan ere, umeentzako beren-beregi prestatuko dute txokolatea Goierrin. Bestetik, eta ohitura jarraituta, asto-probak eta herri-afaria izango dira zapatuan, eta erromeria eta bolo txapelketa gauean. Domekan, uztailaren 22an, auzoko nagusiek omenaldia jasoko dabe, alboka eta txalaparta doinu eta guzti.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!