EAJ, EA eta Independienteen botuekin onartu dituzte aurrekontuak

Anboto 2007ko mai. 15a, 14:21

Futbol zelaiaren egitasmora bideratuko dute 2.007an Zaldibarko Udalean inertsioen erdia ia.

Futbol zelaiaren egitasmora bideratuko dute 2.007an Zaldibarko Udalean inertsioen erdia ia.

Eusko Alderdi Jeltzaleak Udalean gehiengoa izan duten azkenengo lau urteotan, beranduen onartu ditue aurten aurrekontuak. Atzeratzeak hauteskunde kanpainako martitzen baterako utzi du aurrekontuen onarpena, eta ez ohiko batzar honetan eztabaidagai nagusia atzerapen horixe, eta berorren arrazoia izan dira. Horrela, ordu erdi inguruan aritu dira Igor Barrenetxea-Arando EAJko alkatea eta Javier Tera PSEko zerrendaburua bata besteari interes ezkutuak egozten. Ordezkari sozialistak aurrekontuak onartzeko prozedura kritikatu du, eta udalak argitu nahi ez duen kalkuluren bat egin duela adierazi du. Gobernu taldearen aldetik ere informaziorik ez dutela jasoten esan dute sozialistek, eta udalean dekreto bidez funtzinatzen dela azkene aldian.

Hauteskunde kanpaina eta kazetarien presentzia euren onurarako baliatu nahi izatea leporatu diote batak besteari, eta alkateak “lau urtean egin ez duzuena hiru egunetan egiteko asmoa duzue”, eta “lau urtean ez duzue proposamen bat bera ere egin”, esan die. PSEko zinegotziak nabarmendu duenez, “izandako jarreragatik eman dugu aurrekontuon kontrako botua, ez kontra gaudelako”.
Azkenean, PSEko ordezkari biren kontrako botuarekin, eta beste zortziren aldeko botuarekin onartu dituzte 2007. urterako aurrekontuak. Horietan, futbol zelai berria egiteko egitasmora bideratzeko asmoa dute inbertsiorik gehien, 4.725.000 euroko inbertsio ataletik, 2.000.000 proiektu horretara bideratuko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!