2007. urterako udalaren aurrekontuak

Anboto 2007ko mai. 10a, 13:04

Aurreko bi legegintzaldietako joera apurtuta, maiatzean egingo dute aurten Udalean, 2007 urte honetarako aurrekontua eztabaidatzeko, eta kasua bada onartzeko osoko bilkura.

Aurreko bi legegintzaldietako joera apurtuta, maiatzean egingo dute aurten Udalean, 2007 urte honetarako aurrekontua eztabaidatzeko, eta kasua bada onartzeko osoko bilkura.

Hauteskundeak baino lehen onartuta egon behar dute Udalaren aurtengo kontu publikoen gastu eta sarreren aurreikuspenak, eta horregatik datorren astean izango da hitzordua.

Atzeratze honen arrazoia, Igor Barrenetxea-Arando alkatearen berbetan, aurtengo urterako inbertsio handiena aurrera atera ahal izatea segurtatzea izan da: futbol zelai berriarena hain zuzen ere. “Denbora askoan itxarona, beharrezkoa eta desiratutako proiektua” izan dala esan digu, eta horrexegatik da hain justu Udaleko diru kopuru handiena hartuko daben egitasmoetariko bat.

Aurrekontuen proposamena onartzeko, ez du aurreikusten alkateak zailtasun berezirik izango duenik, “ez da borroka handirik egon-eta”, azaldu digu. Dena dela, aurrekontuak osoko bilkuran landu baino lehenago, zehaztasun guztiak ematea pentsatu dute egokien. “Azkenengo urteetan zorpetze ahalik eta txikiena izateko helburua izan dugu” dio alkateak, eta horrexegatik esan daiteke aldaketa nabaria dela aurtengo aurrekontuei dagokienean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!