Aldizkariak oparitu, eta liburuak zozketatuko dituzte

Anboto 2007ko api. 19a, 11:28

Apirilaren 23an, liburuaren nazioarteko eguna dela-eta, hilerokoa ezezik, bestelako ekimenak ere jarri dituzte abian Udal Liburutegian.

Apirilaren 23an, liburuaren nazioarteko eguna dela-eta, hilerokoa ezezik, bestelako ekimenak ere jarri dituzte abian Udal Liburutegian.

Liburutegian hartzen dituzten aldizkarien igarotako zenbakiak banatuko dituzte, bazkide txartela duten guztien artean, eta muga bezala, 3 eraman ahal izango ditu bakoitzak. Bestalde, maileguan libururen bat hartzen duenak, liburu sorta baten zozketan ere parte hartu ahal izango du liburuaren eguna.

Esandakoa, bestelakoan ere bere martxan darri Udal Liburutegiak, apirilaren 20an Rosa Mari Martinezek "Elefante jakingutsua" ipuina kontatuko du, ipuin zaleen hileroko hitzorduan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!