Zaldibarren azken mendean gertatu den albiste garrantzitsu eta desiratuenaz gabiltzala nabarmendu zuen alkateak. Horrexegatik, urduri baina irribarretsu agertu zen Eusko Alderdi Jeltzaleko herri ordezkaria.
Urteetako lanaren emaitza da, bere berbetan, 1923. urtetik Zentro Psikiatrikoak betetzen duen lekua zaldibartar guztiek gozatu ahal izatea; zentro horren inguruko arboladi eta parkea herritar guztiek erabili dezaten, publikotasuna lortu dezan.
Osasun Sailburuak, bere aldetik, zera nabarmendu zuen: Zaldibarkoa moduko zentroak, apurka-apurka, modernizatzen joango direla datozen urteetan; gaixoak zaintzeko modua bera aldatu delako, eta gaur egun gaixo horreekiko helburu nagusia herrietan integratzea delako, ez bizitza sozialetik urruntzea.
Prentsaurrekoan, hitzarmenagaz kritiko agertu zen ahots batek esan zuenez, 1923an, 3.000 bat euroren truke saldu zituen Zaldibarko Udalak gaur Zentro Psikiatrikoa hartzen daben lurrok.
Garai haretan, sortu zenean

Sinadura honegaz hitzartutakoaren arabera, Zaldibarko udalaren esku geratuko dira 50.000 metro koadro. Epe luzeko proiektua da udalarena, eta gehiago zehaztu barik, kultur etxe berria edo anbulatorio berria egiteko asmoa agertu dute. Proiektu horiek garatu ahal izateko, zer eraiki eta salduko duten, berriz, bai zehaztu dute: 360 etxebizitza egitea da Udalaren asmoa; horietariko 128 izango dira babes ofizialekoak.
Zalduherri Plataformak ere bere
proposamenen berri eman du
Joan zen astean aurkeztu zituen Zaldibarko ezker abertzaleko ordezkaritzak Udalaren egitasmoari eginiko alegazioak.
Alkateak eta Osasun sailburuak hitzarmena sinatu zuten lekuan, egun bat geroago, prentsaren aurrean agertu eta euren iritziak azaldu zituzten Zalduherrikoek, Ospitale Psikiatrikoko lurretan, Zaldibarko erdiguneko 50.000 metro karratuak ondoen zelan aprobetxatuko luketen azalduz.
EAJko udal agintarien egitasmoarekin ez dute bat egiten Zaduherrikoek, baina oso positiboki baloratzen dute Psikiatriko inguruko parkea herritarrentzako berreskuratzea; euren hitzetan, zaldibartarren urteetako eskaera izan da horixe.
Udalaren asmoa libre geratuko litzatekeen eraikinak eraitsi eta berriak eraikitzea da, eta bertan, kultur Etxea altxatzea, besteak beste. Horren aurrean, Zalduherriren aukera eraikin zaharrak berriztatu eta mantentzea da, historiaren parte direlako eta udalaren plana ekologiaren eta ekonomiaren kontrakotzat daukatelako. Ildo horretatik, Kultur Etxea Elexoste-San Juangoan, eta zahar eta menpeko pertsonentzako eguneko zentroa Parkeko Hotelean egitea proposatzen dute. Psikiatrikoko gunean egingo diren etxebizitzak, berriz, alokairu sozialekoak izatea proposatzen dute.