Heldu da udazkenetako pilota hitzordua

Anboto 2006ko urr. 29a, 17:23

Urtero legez, pilotari ez-profesionalek egutegiko hitzordu garrantzitsuenetako bat dute begi aurrean. Udazkenetan, Zaldibarreko pilotalekua izaten dute begibistan eta aurten ere, XIX.Olazar eskupilota txapeketak eman ditu lehenengo urratsak.

Urtero legez, pilotari ez-profesionalek egutegiko hitzordu garrantzitsuenetako bat dute begi aurrean. Udazkenetan, Zaldibarreko pilotalekua izaten dute begibistan eta aurten ere, XIX.Olazar eskupilota txapeketak eman ditu lehenengo urratsak.

Atzo jokatu zen lehenengo partidua eta eguenero errepikatuko dira norgehiagokak 21:30etan. Torneoa gabonetararte luzatuko da, gabon zahar egunean finala jokatuko delarik.

Antolatzaileek aurkezpenean gogoratu zuten Olazar pilotalekutk egu dauden izen haundi ugari pasatu direla, “Aimar eta Asier Olaizola, Titin III, Zearra, Patxi Ruiz, Mtnez. Irujo eta Asier Berasaluze besteak beste”.

Edizio honetan ere kalitatezkoa izango da pilotarien zerrenda. Faboritoen artean, batzuk aipatzearren “Olazabal / Isla eta Lasa / Bengoetxea bikoteak binnakako sarirako eta bakarkakoan Renobales, Errea edo Amantegi izan daitezke aurtengo txapeldunak”.

Bestalde, gaur Anadiñoko trinketean Tornosolo Kopako finalerdiak hasiko dira: Benesse eta Olagüek aurrez aurre izango du Loquillo eta Harocarenek osatutako bikotea. Zapatuan 2. mailako finalerdiak izango dira, tartean eskualdeko hiru pilotari ditugularik: Amantegi (Abadiño) /Gandiaga (Lekeitio) bikoteak aurkari izango du Zuheros (Atxondo)/Azagirre (Abadiño).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!