Herriko Tabernara sartu da Ertzantza Gorenaren aginduz

Anboto 2006ko urr. 29a, 15:35

Atzo arratsaldeko 16:45 inguruan hurreratu zen Herriko Tabernara Ertzantza Espainiako Auzitegi Gorenaren agindua betez, inbentarioa egitera. Utzi bakean Euskal Herria zioen pankarta baten atzean batu ziren 20 bat lagun ekintza salatzeko. Zornotzako Herriko Tabernan be sartu ziren eguerdian.

zaldibar.gifHiru ordu laurden inguru egin eban Ertzantza Herriko Tabernan; bertotik 17:30ak inguruan joan ziren, azaldu izan dabenez. Tabernara sartzena Gorenaren autoa emon eutsien bertan batutakoei eta inbentaroa egiteari ekin eutsien.

Batasunaren ilegalizazinoa guztiz gauzatzeko ondasun horien likidazinoa ezinbestekoa dela eritzi dio Goreneko 61. sailak. Horregatik Hego Euskal Herriko hainbat Herriko Tabernatara sartu da Guardia Zibila eta Ertzantza. Tabernan zeuden bezeroak ez zituen kalera urten arazi, halan be, kanpora urten eben. Tabernako langilea eta bertoko elkarteko kide bat izan ziren barruan inbentarioa egin bitartean.

Zornotzako Herriko Tabenan ere sartu zen, atzo, Ertzantza, 13:30ak inguruan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!