Markel Urigoitiak Gasteizko Mendiak lasterketa irabazi du asteburuan

Joseba Derteano 2026ko ekainaren 8a

Ainara Urrutia eta Markel Urigoitia helmugan. (Facebook: Vital Fundazioa)

Otxandiarrak ia sei minutuko aldea atera zion Josu Hidalgo bigarren sailkatuari. 

Gasteizko Mendiak probaren 15. aldia Markel Urigoitia otxandiarrak irabazi zuen, zapatuan. Lasterketako 62 kilometroak 5:21:58eko denboran osatu zituen. Josu Hidalgo gasteiztarra sailkatu zen bigarren (5:27:33) eta Jokin Garcia aguraindarra hirugarren (5:35:55). Adrian Petralanda durangarra hamargarren sailkatu zen, irabazlearengandik ordubete pasatxora: 6:22:46.

Emakumeetan Ainara Urrutia aretxabaletarra izan zen onena (6:35:49), Irune Velez de Mendizabalen (6:43:49) eta Ania Hernandezen (7:16:59) aurretik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!