Biharko, bazkaria, manifestazioa eta kontzertuak antolatu dituzte. Triki-poteoa egingo dute 13:30ean, eta ondoren denek elkarregaz bazkalduko dute, 14:30ean. Arratsalderako manifestazioa antolatu dute. Gero, DJ ibiltariak girotuko du jai giroa. Plazan izango diren kontzertuek borobilduko dute eguna, 22:00etan. Kiliki, Arene 6 eta Kaparrak taldeek joko dute bertan. Gero, DJ Guate arituko da. Gaztetxean Lamikizek eta Jamaiketakok ipiniko dute musika.