Umeen Dantzari Eguna ospatuko dute Otxandion, maiatzaren 31n, Urduri dantza taldeak antolatuta. Aurten, 5. aldia du jaialdiak, Durangaldeko eta Arratiako dantza taldeak daude parte hartzera gonbidatuta. Abadiñoko Talde Batuak, Berrizko Iremiñe eta San Lorenzo, Durangoko Txoritxu eta Igorreko Arantzarte taldeetako dantzariak hurbilduko dira. Guztiek egingo dute alardea herriko Urduri dantza taldeagaz batera.
Jaialdia 11:00etan hasiko da. Taldeei egindako harreragaz. Kalejira hasiko dute dantzariek 11.30ean, eta, 13:00ean, Alarde Nagusia hasiko da. Bazkaltzera joango dira, 14:00etan, eta, 16:30ean, erromeria hasiko da.