[ARGAZKI GALERIA] Ehunka lagunek parte hartu zuten Udalerri Euskaldunen Egunean, Otxandion

Anboto 2026ko maiatzaren 18a

"Urgentziazko" hamar neurri aurkeztu zituen UEMAk, udalerri euskaldunen "atzerakada" gelditzeko; "larritasun egoerari aurre egiteko eta arnasguneei eusteko ezinbesteko" neurriak.

Jaia eta aldarrikapena uztartuz, Udalerri Euskaldunen Eguna ospatu zuten Otxandion, zapatuan. Goizean Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) Batzar Nagusia egin dute udalerri euskaldunetako 125 bat alkate eta zinegotzik, eta eguerdian ekitaldi instituzionala ere izan da Otxandioko plazan, erakunde publikoetako eta euskalgintzako ordezkaritza zabalarekin.

UEMAko lehendakari Martin Aramendik ohartarazi zuen "kezkatuta" egoteko hainbat arrazoi daudela. "Euskara larrialdi egoeran dago, eta euskara ofiziala den Euskal Herriko zati honetan ere euskarak eta gaztelaniak ez dute estatus bera oraindik. Hori gutxi balitz, euskararen eta euskaldunen aurkako oldarraldi betean gaude. Kezkatzekoak dira euskara indartsuen dagoen lurgunean antzematen diren joerak ere. Urgentea da egoera, eta ezinbestekoa da egoera iraultzeko neurri batzuk lehenbailehen hartzen hastea”. 

Horren aurrean, "urgentziaz" hartu beharreko 10 neurri aurkeztu zituen UEMAk. Besteak beste, udalerri euskaldunetan zerbitzu publiko guztiak euskaraz eskaintzen direla bermatzea edota  hizkuntza paisaia euskaraz izateko betebeharra ezartzea. Udalerri euskaldunen "atzerakada" gelditzea dute helburu aurkeztutako neurriek. (Argazkiak: UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!