Bederatzigarren postu bikaina Aitor Ajuriarentzat Zegama Aizkorrin

Anboto 2026ko maiatzaren 17a

Izugarria egin du gaur Aitor Ajuria otxandiarrak, Zegama-Aizkorri mendi maratoian bederatzigarren postua lortu du. Urteak dira Zegama Aizkorrin, gizonezkoetan, euskaldun bat ez dela lehenengo hamarren postuan sailkatzen, eta gaurkoan Ajuriak handia egin du.

Hasiera hasieratik indartsu irten da eskualdeko korrikalaria eta marka bikaina lortu du. Gainera, korrikalarien artean horren mitikoa den 4 orduko langa horren azpitik egotea lortu du Ajuriak, 3 ordu eta 57 segundoko denbora egin du. Lau euskaldunek bakarrik lortu dute lasterketaren historian lau orduko langa horren azpitik egotea. Horrez gain, bere iazko denbora 20 minutu baino gehiagoan hobetu du. "Lortu dut lasterketan buru hotz mantentzea, eta nire ritmo hori lasterketa osoan mantentzea. Oso pozik nago", azaldu du lasterketa ostean otxandiarrak. 

Eskualdeko korrikalari guztien sailkapena egunean zehar.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!