[EGITARAUA]: Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko dute zapatuan Otxandion

Anboto 2026ko maiatzaren 14a

2024an Lesakan egindako Udalerri Euskaldunen Eguneko argazkia (Argazkia: erran.eus)

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) Udalerri Euskaldunen Eguna antolatu du zapaturako Otxandion. Egun osoko egitaraua izango dute. 10:00etan txistularien kalejirarekin emango diote hasiera egunari eta amaiera Lorratz taldearen erromeriagaz emango diote. 

EGITARAUA

Maiatzak 16

  • 10:00 Diana, Kalerik Kale txistulariekin.
  • 10:30 UEMAren batzar nagusia, Mainondon.
  • 11:30 Herri kirolak, haurrentzat, plazan.
  • 13:00 Ekitaldia, plazan.
  • 13:45 Udal bandagaz kalejira.
  • 15:00 Bazkari herrikoia (Txartela hartzeko azken eguna, maiatzaren 8a). Bazkalostean, Kalaka egurrezko jolasak, umeentzako tailerrak, Airatugaz Emojonk! galderaerantzunen jokoa...
  • 18:00 Kalejira Basogaira, Urbiribil dultzaineroekin.
  • 18:30 Zazpi harrien inaugurazio ekitaldia, Basogainen. Bertsolariak, Oihandi abesbatza, Urduri dantza taldea, Kaleik Kale txistulariak…
  • 19:15 Kalejira, Basogaitik Plazara.
  • 20:00 Errigorako produktuen dastatzea, plazan.
  • 21:00 Lorratz taldeagaz erromeria, plazan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!