'Lutxi eta zuhaitza' Luzia Urigoitiaren heriotzari buruzko filma aurkeztu dute Donostian

Anboto 2026ko apirilaren 28a

Filmeko irudi bat (Argazkia: Aurrera Begira elkartea)

Lutxi eta zuhaitza film dokumentala estrenaitu dute asteon Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian, gaur. Lander Garro zinemagile gipuzkoarrak zuzendu du filma eta Otxandioko Luzia Urigoitia ETAko kidearen heriotza du ardatz

Otxandioko Aurrera Begira elkarteak bultzatutako ekimena izan da film dokumentala ekoiztea. Luzia Urigoitia 'Lutxi' 1987an hil zuten, 28 urte zituela, Guardia Zibilak ETAren Donostia komandoa desegiteko antolatutako operazioan. Gazte otxandiarra Pasaiako Trintxerpe auzoko (Gipuzkoa) etxebizitza batean zegoen, beste kide batzuekin.

Dokumentalaren narrazioa Urigoitiaren familiaren akusazio partikularraren inguruan antolatuta dago nagusiki, Iñigo Iruin abokatuaren inguruan. Halaber, kasuan zuzenean parte hartu zuen Paco Etxebarria forentsearen testigantza jasotzen du filmak, eta Maider F. Galardi kazetariaren ahotsa ere bai, "hark urte batzuk geroago kasua berriro aztertu baitzuen, memoria politikoaren eta euskal gatazkaren kontakizunaren inguruko eztabaidari erakarria", sinopsian azaldu duten moduan. Gaineratu dutenez, "ez du soilik Urigoitiaren heriotzaren auzi juridikoa aztertzen, baizik eta euskal historia garaikidearen zenbait pasarte kontatzeko zailtasunetan ere sakontzen du, non memoria alderdien interesek zipriztinduta baitagoen".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!