Ainhoa Ruiz de Infante eta Itxaso Erasun Nafarroa Irekiko finalera sailkatu dira

Anboto 2026ko apirilaren 27a

Finalerdiko une bat. (Argazkia: Master Cup)

Atzoko finalerdi parekatuan, ordubete eta hogei minutu behar izan zituzten Zabaleta eta Arrillaga mendean hartzeko: 22-19.

Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarra eta Itxaso Erasun nafarra Nafarroa Irekiko finalera sailkatu ziren atzo Lodosako pilotalekuan. Ondo kostata hartu zituzten mendean Goiuri Zabaleta eta Miriam Arrillaga ia ordu eta erdi iraun zuen finalerdian: 22-19. 

Lehia ikaragarri gogor eta orekatua izan zen, harmana, hamabina, hamaseina, hamazazpina eta hemeretzinako berdinketak izan zituena, baita markagailuan gora-behera handiak ere. Partidaren azken txanpan, garaipena edozein aldeetara eror zitekeen, baina Ruiz de Infantek oso lan ona egin zuen eta Erasunek asko lagundun zion atzean. Beste finalerdian Sagardui-Gaminde bikoteak 22-13 irabazi zion Salsamendi-Mendiburu bikoteari. 

Bikote irabazleen arteko finala domekan (maiatzak 3) jokatuko da Iruñeako Labrit pilotalekuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!